Ospitaleko eta Etxeko Hezkuntza Arretarako eta Arreta Terapeutiko-Hezigarrirako Lurralde Zentroak (OETH) Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuak gara, honako helburu honekin sortuak: medikuaren aginduz ospitale batean daudelako, etxean suspertzen daudelako edo programa terapeutiko-hezigarri batean daudelako ohikotasunez beren ikastetxeetara joaterik ez duten ikasleei hezkuntza-laguntza eskaintzea.
 
 
 
 
266/2006 Dekretuak, abenduaren 26koak (2007-01-05eko EHAA), arautzen du ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroak sortzea.
Organikoki, OET-H bakoitza bere Hezkuntza Sailaren Lurralde Ordezkaritzaren mende dago; eta, funtzionalki, berriz, Hezkuntza Sailaren Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzaren mende.