AUOko SANTIAGOKO ospitaleko IKASGELA

Psikiatria Unitatean edo beste solairu batean ospitaleratutako ikasleei hezkuntza-arreta ematen zaie, beren ohiko bizimodura eta ikastetxera itzultzea errazteko. Ospitale-ikasgelako ikasle gehienak Bigarren Hezkuntzakoak dira, baina badira beste ikasle batzuk ere Lehen Hezkuntzakoak edo Batxilergokoak direnak. Adin-tartea oso handia da; beraz, emandako arretak konplexua eta heterogeneoa izan behar du aniztasun horri erantzutearren. Dena dela, modu normalizatuan bizi behar dituzte guztiek adinari dagozkion ezaugarriak: eskolaratzea, gizarteratzea, berdinen arteko harremana...