ETXEZ ETXEKO IRAKASLAGUNTZA
NORENTZAT
Istripuagatik edo gaixotasunagatik erreferentzia-ikastetxera joaterik ez daukaten ikasleak, Derrigorrezko Hezkuntza egiten ari direnak.
ESKAINTZEN DEN ARRETA
Ikasgaiak
EEI zerbitzuak oinarrizko ikasgaietan ematen du laguntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa, Matematika eta Zientziak.
Irakasleak
Normalean, bi irakasle joaten dira etxera; haietako bat, ingelesekoa.
Arreta-denbora
Lehen Hezkuntza: egunero, ordu eta erdiko saio bat
Bigarren Hezkuntza: egunero, bi orduko saio bat
ZERBITZUA ESKATZEKO
Etxez Etxeko Irakaslaguntza ikastetxetik bertatik eskatzen eta bideratzen da.
Eskabidea zuzendariak egin behar du, eta zerbitzuaren baldintzak onartu familiak. Horretarako, atxikita dauden inprimakiak erabili behar dira.
Dokumentu horiei mediku-agiria gehitu behar zaie. Bertan adierazi behar da ikaslea ezin dela ikastetxera joan eta sendatu bitartean etxean egon behar duela.
Dokumentazio guztia Hezkuntza Ikuskaritzara bidali behar da.