Olagibel ANBULATORIOKO EGUNEKO OSPITALEKO IKASGELA
Psikiatria Unitatean Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei hezkuntza-arreta ematen zaie. Adin-tartea oso handia denez eta espazio fisikoa kontutan izanda, Lehen hezkuntzako ikasleak eta Bigarren hezkuntzako ikasleak egun desberdinetan etortzen dira. Aldi baterako heziketa behar bereziak dituzten ikasleak dira, eta heziketazko erantzun egokitua, malgua eta kalitatezkoa izan beharko du. Gainera, eskola jarduerak ez du oztopo izan behar, lagungarriak baizik, osasun egoera hobea berreskura dezaten.