UNITATE TERAPEUTIKO-HEZIGARRIA

HELBURUA

2008ko maiatzaren 1ean, EAEko Administrazio Orokorrak (Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila) eta Osakidetzak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, buruko gaitzekin loturiko hezkuntza-premia bereziak dituzten Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei arreta terapeutiko-hezigarriaemateko(berariazko esku-hartze horidenbora-epe jakin batean aplikatzekoa da). Lurralde-zentroetako Unitate Terapeutiko-Hezigarrien Etxeko eta Ospitaleko Arreta eta Arreta Terapeutiko-Hezigarria abian jarrita gauzatuko zen hitzarmena.

Hitzarmenak Araban arazo psikopatologiko larriak dituzten ikasleengan du eragina: ikastetxeko hezkuntza-jardueretan normaltasunez parte hartzea eragozten diete arazo horiek, eta trabak sorrarazten dizkiete gizarte- nahiz familia-integrazioan.

ESKAINTZEN DUGUN ARRETA

Ikasgaiak

Curriculumari dagokionez, ikasle bakoitzaren erreferentzia-ikastetxeak ezarritako edukiak hartzen dituzte kontuanUnitateko irakasleek eskolak diseinatzeko. Saio kliniko eta tailer terapeutikoekin tartekatzen diraeskola-saiook, eta,horrez gain, hainbat jarduera osagarri egiten diraikasturtean zehar: arte plastikoalantzeko tailerrak, ikus-entzunezkoak, aisia-jarduerak…

Profesional-taldeak

Hezitzaile-taldea

  • Pedagogia Terapeutikoan espezializatutako hiru irakasle
  • Bi laguntza-irakasle
  • Lanbide Heziketako Arte Grafikoko irakasle bat

Talde terapeutikoa

  • Psikiatra bat
  • Psikologo kliniko bat
  • Erizain bat

Arreta-denbora

Dekretuak ezartzen du batez besteko zenbat denbora iraungo duen esku-hartze honek: sei hilabetetik ikasturte oso batera.

  •