TXAGORRITXU ospitaleko ikasgela:

 

Ospitale-ikasgelaren helburu nagusia ikasleen ospitaleko egonaldia normalizatzea da; ahal dela, gaixotasunak emozio- eta hezkuntza-prozesuan sorraraz ditzakeen ondorio kaltegarriei aurre egiteko.

Ospitale-ikasgelako ikasle gehienak Lehen Hezkuntzakoak dira, baina badira beste ikasle batzuk ere Haur Hezkuntzakoak edo Bigarren Hezkuntzakoak direnak. Pediatria Unitatean, 14 urte arteko umeek dute lehentasuna; beraz, ohe librerik ez badago, 14-15 urtekoak zein bere patologiari dagokion unitatean ospitaleratuko dituzte. Eta kontrara: gerta liteke 16 urtekoak edo nagusiagoak Pediatria Unitatean ospitaleratzea, dagokien unitatean ohe librerik ez dagoelako.